Arteari ateak irekitzeko dei bateratua
Eusko Jaurlaritzaren dekretuaren arabera, tabernek soilik kontzertu bat eskaini ahalko dute hilabete bakoitzean. Kultura munduko artista ezberdinek haserre agertu dira sare sozialetan: Soziedad Alkoholika, Evaristo, La Piti, Rakkel Turboneskak edo Sumision City Blues-en mezu originalak bildu ditugu.

Argazkia: Soziedad Alkoholika
Zuzeneko emanaldi eta aisi-ekintzen gainean Eusko Jaurlaritzak ezarritako dekretuaren aurrean, kultura munduko artistek aurrera urrats bat eman dute eta Arteak Ireki plataformaren baitan batzea erabaki dute. Izan ere, dekretu honen arabera, tabernek soilik kontzertu bat eskaini ahalko dute hilabete bakoitzean. “Askotariko kolektiboek arrazoi guztiz musikarien prekarietatearekin amaitzea aldarrikatzen dute, eta era berean amaitu behar dugu areto, taberna eta aforo txikiko lokalek konpartitzen duten intseguritate juridiko eta prekarietatearekin, horiek baitira hari soziokulturalaren ezinbesteko birika”, azaldu du plataformak.
Hori dela eta, manifestu bat publikatu dute, sinatzeko eta zabaltzeko. Modu berean, ostegun honetan, 11:00etan Gasteizen eskainiko duten prentsaurrekoan parte hartzeko gonbita luzatu dute: Winston Marsalis jazz jolearen estatuan izango da eta, ostean, Eusko Legebiltzarrera gerturatuko dira -musika instrumentuak eramateko deia egin dute-.
Bitartean, prentsaurrekoa hurbildu ahala, gero eta artista gehiago ari dira #ArteakIreki traola erabiltzen sare sozialetan. Sumision City Blues, Evaristo, Arenna, La Piti, Luis Vil, Drogas, Jon Basaguren, Soziedad Alkoholika, Doctor Sax, Rakkel Turboneskak, Hibai Deiedra, KLOY MC OfficialSite, Tobaco Road Blues, Gotzon Monasterio, La Polaca… Abesti bat konposatzera animatu dira, azken neurria salatzeko.
https://www.facebook.com/arteakireki/videos/2611791055504014/
https://twitter.com/IzakiGardenak/status/1095423474175229954
https://www.facebook.com/arteakireki/videos/346177256106977/
Evaristo de #gatillazo también tiene algo que decir #ArteakIreki pic.twitter.com/jWLjXQImXX
— Arteak Ireki (@ArteakIreki) February 13, 2019
https://www.facebook.com/arteakireki/videos/768110170226530/
🎤 @SoziAlkoholika-k ere #ArteakIreki
✊🎭🔊🎼🎷🎸🎹🎙️🎧🎻🎺 pic.twitter.com/8Ys7eEclrn— Jimmy Jazz Gasteiz (@JimmyJazzGz) February 13, 2019
https://www.facebook.com/arteakireki/videos/317980302188897/
https://www.facebook.com/arteakireki/videos/258255108407091/
"La Piti" Rumba.. Por el arte en directo! Kulturaren aurkako erasorik ez! #ArteakIreki #Kultura #Artea pic.twitter.com/IO9tzas45f
— Arteak Ireki (@ArteakIreki) February 12, 2019
https://www.facebook.com/arteakireki/videos/2605590056149333/
https://www.facebook.com/arteakireki/videos/457901524745257/
https://www.facebook.com/luisvil70/videos/10213872152899063/
https://www.facebook.com/arteakireki/videos/249875619263043/
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
