Armairuetatik atera, gudu-zelaira salto egiteko
Stonewalleko istiluetatik 49 urte bete direnean, Ekainaren 28ko Koordinadoraren manifestazioa babestu dute ehunka lagunek Gasteizko kaleetan. “Ez gara ezkutatuko, Stonewalleko kideek utzitako lekukoari indarez helduta jarraitzen dugu”.
49 urte bete dira Stonewalleko kideek autodefentsa baliatu zutenetik LTGBQI+ kolektiboaren eskubideengatik borrokatzeagatik. 49 urte ebranduago, ehundaka lagun atera dira Gasteizko kaleetara, Ekainaren 28ko koordinadorak deituta.
Asteetako lanketaren ostean, zutabe ezberdinak abiatu dira 20:00etako manifestazio bat egiteko: komunikabideena, presoena… Manifestazioan bertan, ekimen ezberdinak egon dira; tartean, eserialdia egin dute El Corte Ingles parean, “kapitalismo arrosa” salatzeko. Ertzaintzak dokumentazio eskatu dio antolatzaileetako bati, kaputxa jantzita zuten hainbat ekintzaileri ohartarazpen bat ematearekin batera.
Manifestazioaren amaieran, “autodefentsa gaur egun orduan bezain garrantzitsua” dela adierazi dute eta “orduan bezala borroka bizirik” dagoela aldarrikatu dute.
“Ez gara ezkutatuko”
Egun hau, “kaleetan, parkeetan, ikastetxeetan edo lantokietan presente gaudela” gogoratzeko baliatu dute: “Ez dugu atzera egingo gure eskubideen alde”. Gainera, pertsona disidenteen aurka gorroto mezuak zabaltzen dituzten pertsonak, instituzio publiko eta pribatuak salatu dituzte modu publikoan: “Erasotzen gaituzte, ikusezintasunera behartuz”.
Ez dute beldurrik eta argi eta garbi adierazi dute: “Ez gara ezkutatuko, Stonewalleko kideek utzitako lekukoari indarez helduta jarraitzen dugu”. Norma eta armairuetatik atera, eta “gudu-zelaira” salto egiteko prest agertu dira koordinadoratik.
Argazkiak | Hala Klik
Hala Bideoko kideek Ekaianren 28ko koordinadorarekin egindako bideoa
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!