ARGAZKIAK | Aldarrikapenen artean igaro da “La Vuelta” Arabatik
"La Vuelta" txirrindula lasterketa igaro da gaur Arabako herrietatik eta ugariak izan dira bide bazterretan ikusi ahal izan diren protestak.
Gasteiztik abiatu da gaur “La Vuelta” txirrindularitza lasterketa. Dozenaka lagunek lasterketa baliatu dute aldarrikapen desberdinak bide bazterretara zabaltzeko.
Gasteizen Palestinak bizi duen egoera ekarri dute gogora eta Israel Startup Nation 2020 taldearen parte hartzea arbuiatu dute.
Urduñako portuaren oinean Tubacexeko langileek protesta antolatu dute. Ehunka langile ekartu dira. Greba eguna zuten gaur Aiaraldeako hiru plantetan, zuzendaritzak soldatak murriztu eta kaleratzeak egiteko duen asmoaren aurka. Erabatekoa izan da grebaren jarraipena.
Ikurrinak Gesaltza Añanan
EHBilduko kideek ikurrinak eta pankartak atera dituzte bide bazterretara Euskal Herria “Nazio bat dela” aldarrikatzeko.
“La Vuelta-ko” langileak ikurrinak kentzen aritu dira Gesaltza Añanan, lasterketa igaro aurretik. Ahaleginak ahalegin, ezin izan dituzte ikurrina guztiak kendu eta Gaubeako helmugan ere ikusi ahal izan dira.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!