[ARGAZKI GALERIA] Sindikatuak kalera atera dira Gasteizen, Sarek deituta, presoen etxeratzearen alde
Sarerekin batera ELA, LAB, ESK, Steilas eta Hiru sindikatuetako ordezkari eta kideak mobilizatu egin dira Gasteizen, ostegun goizean. ‘Langileok bidean gara presoak etxeratzeko’ lemapean izan da elkarretaratzea, Andra Mari Zuriaren plazan.
Salbuespenezko espetxe politiken kontra egiteko atera dira kalera, batetik; eta bestetik, urtarrilaren 7ko mobilizazioari bultzada emateko.
Aurtengo urtarrileko mobilizazioan, eta aurrerantzean, Sarek espetxe-politika arrunta aplikatzearen alde egingo ditu ahaleginak, behin betikoz orain arte aplikatu izan den salbuespen egoera eta eskubide urraketa amaitu dadin.
“Frantzian ala Espainian presio-taldeak ditugu parean, konfrontazioa eta sufrimendua betikotzeko interes handia dutenak ditugu parean. Horietako bat da Auzitegi Nazionala, izan ere, Ministerio fiskalaren bidez, etengabe blokeatzen baitu preso horien etxeratzeko bideari hasiera ematea. Urte luzeko zigorren ondorioz, zenbaitetan, 30 urtetik gorakoak, beteta batzuen kasua”, gogorarazi dute.
Urtarrilaren 7an, goizean, beste urte batzuetan egin bezala, ekitaldia egingo dute Euskalduna Jauregian. Hainbat alderdi politiko, sindikal eta gizarte-erakunde izango dira bertan, baita interesa duten norbanakoak ere, “benetako bizikidetza baten aldeko bidean nola aurrera egin elkarrekin hausnartzeko”.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!