Arabako neska* gazteek autodefentsa feministaz erantzun diote biolentzia sexistari
Goizean Unibertsitatean egin bezala Boulevard merkatal zentroko saltokiak itxi dituzte Gasteizko neska* gazteek, indarkeria sexistaren aurkako nazioarteko egunaren baitan, bi identifikatu egon dira. Aiaraldean ere ekimenak burutu dituzte.
Boulevard merkatal zentroko saltokiak itxi dituzte Gazteizko Neska* Gazteek Indarkeria sexistaren aurkako nazioarteko egunaren baitan. Goizean unibertsitatean egin bezala hainbat komertzioetako ateak itxi dituzte, “Sistema heteropatriarkal kapitalistak erasotzen gaitu, neska* gazteok autodefentsa feminista” lemapean.
Ertzaintza merkatal zentrora bertaratu eta ekimenean parte hartzen ari ziren bi neska* gatze identifikatu eta mozal legearekin ziogrtu ditu momentuan.
Sistema heteropatriarkal kapitalistak erasotzen gaitu!😡
Gasteizko neska* gazteak ekimena burutzen ari dira Boulevard merkatal zentroan! #GukAutodefentsaFeminista pic.twitter.com/voxefLKhIu
— Euskal Herriko Neska* Gazteak (@EH_NeskaGazteak) November 25, 2019
Aiaraldeko neska* gazteak kalera atera dira ere
Aiaraldeko neska* gazteek eskualdeko ekimena burutu dute Amurrion. Herriko txoko ezberdinetatik ibilbide bat egin dute emakumeen* aurkako biolentzia eremu sexu-afektiboetatik kanpo ere ematen dela azalaratzeko. Besteak beste, instituzio publikoak, eliza edota botere judiziala seinalatu dituzte biolentzia horren adibidetzat.
Emakumeen* aurkako biolentzia eremu sexu-afektibotik kanpo ere ematen dela adierazi dute. Besteak beste, instituzio publikoak, eliza edota botere judiziala seinalatu dituzte biolentzia horren erantzuletzat pic.twitter.com/rBhB1SMH6b
— Hala Bedi (@halabedi) November 25, 2019
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!