AKBTX 2012: 3. asteburuko karamelua. Martin Ttipia taldea(edo kontzejalak?)
ENTZUN:{audio}martinttipia.mp3{/audio}
AUDIOA JEITSI
Arabako 2012ko Kuadrilla arteko bertso txapelketak bukatu du bere lehenengo fasea, neska-mutilak. Bertsozale eta bertsolarien kolesterol graduak piko bat egin du richter eskalan (12 bazkari-afari 3 asteburutan, aieneama), baina hemendik aurrera gauzak serioago joango dira, dudarik ez izan. 3. asteburuaren kronika kontrastatu eta zorrotza egin dugu Bertxokon, beti bezala; Arrosa sarearen orrian duzue podcast-a eskuragarri.
Seriotasun handiz kantatu zutenak, Judimendiko Eguzkilore elkartean bildu ziren bertsozaleen sorpresa itzelezkoz, Gasteizko Udaleko PPko zinegotziak izan ziren. Ze majeteak: bertsotan animatu dira beraiek ere… Baina, nola ez, plumeroa ikusi zitzaien apur bat (barka, euskaltzainok, erdal-kalkoak hain modu naturalean erabiltzeagatik) eta propaganda politiko hutsa egin zuten beste behin ere. Besterik ez dakite eta… Goian klik egin eta entzutearekin konformatzen ez bazarete, bideoa ere ikus dezakezue txapelketaren web orrian.
Honenbestez, hona bigarren fasera pasa diren taldeak: bat-batekoan, Kakiturri-Ehari, Aiaraldeko Altubepekoak, Aguraingo Sorginetxe eta Aramaioko Marixeka. Idatzizkoan, Gasteizko Trikiporru eta Martin Ttipia taldeak, eta Aramaioko Ai ene! eta Aguraingo ostiral iluntzeetako berbalagunak. Zorionik bero eta sintzeroena, Bertxokoko erredakzio-batzordearen partez.
Aipatutako taldeak finalerdietan egongo dira… Non/noiz izango diren? segi, segi irakurtzen…
Martxoak 10, larunbata, 1.FINALERDIA, Zigoitian, 17:30, Zigoitia aretoan
Bat-batekoa: Gasteizko Kakiturri-Ehari vs Aiaraldeko Altubepekoak
Idatzikoa: Gasteizko Trikiporru vs Gasteizko Martin Ttipia
Martxoak 11, igandea, 2.FINALERDIA, Araian, 17,30, Andramari aretoan
Bat-batekoa: Aguraingo Sorginetxe – Aramioko Marixeka
Idatzizkoa: Aguraingo ostiral iluntzeetako berbalagunak vs Aramaioko Ai Ene!
Eta portzierto, hasi finalerako motorrak berotzen, martxoaren 24an izango baita, Aramaion… Bitartean, asteazkenero, 20:00-21:00etara, bertso-munduaren kronika ditxaratxero eta jokorra. Izan zuntz!
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!