Aiaraldea Komunikabidearen sare sozialak hackeatu dituzte
Aiaraldea Komunikabidearen Youtube kanala lapurtu eta desagerrarazi dute. Twitter kontuan ere sartu dira. Horrez gain, aste honetan komunikabidearen Facebook kontuari ere egin diote eraso. through Aiaraldea.eus
Hainbat eraso informatiko jaso dituzte azken astean Aiaraldea Komunikabidearen sare sozialek. Azkena Youtubeko kanalak jasotako erasoa izan da. Erasoaren ondorioz, kanalaren izena aldatu eta “Ethereum Update” izena du orain Aiaraldea Komunikabidearen profilak. Komunikabideaz kanpoko edukiak ere plazaratu dituzte bertan, eta YouTubek kanala “betiko” itxi berri du, “komunitateko gida-lerroak urratzeagatik”. Horrez gain, Twitter kontuan ere sartu dira, eta kriptotxanponei buruzko txioaksareratzeari ekin diote.
Aste honetan bertan komunikabidearen Facebook profila ere hackeatu dute. Aiaraldea Komunikabideko lan-taldea egoera konpontzeko lanetan da uneotan.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!