A Lamako espetxeraino joan dira Aiaraldeko Ernaiko kideak, Idoia Martinez presoa zoriontzeko
654 kilometroko bidea egin dute Aiaraldeko Ernaiko kideek, Amurriotik A Lamako (Galizia) espetxeraino. Idoia Martinez preso politikoa dago bertan, eta bere urtemuga da gaur.
Gauzak hala, kartzelaren parean jarri dira gazte antolakundeko kideak presoa zoriontzeko, musika eta banderak baliatuta.
Amurrio ⏩ A Lama. Maitasun eta konpromisoz betetako 654 Km.
Ez dugula etsiko denak kalean izan arte! #GazteokZuekin #PresoTaIheslariakETXERA!
↗️❤️↙️
Zorionak Idoia! #MaiteZaituztegu! pic.twitter.com/rIOQM5Azvo— Ernai Aiaraldea (@ErnaiAiaraldea) February 27, 2019
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!