Ambuiberica enpresak bizkaiko anbulantziak eta langileak erabiltzen ditu Araban zerbitzua eskaintzeko
LAB sindikatuak salatu du, Osakidetzako programatutako zerbitzuak eskaintzeko kontratazioa lortu duen Ambuiberica anbulantzien enpresak, Bizkaiko baliabide eta langileak erabiltzen dituela.
LAB sindikatuak Ambuibérica enpresak Arabako ambulantzia zerbitzuaren kontratazioa lortu izana salatu du, zerbitzu berezi honen lana erabiltzaileak kontsultetara, tratamendura, froga medikuetara, ospitaletako altak eta zenbaitetan larrialdietara eramatea da. Sindikatuaren arabera Ambuibérica enpresak Bizkaiko baliabide eta langileak baliatzen ari da zerbitzua eskaintzeko. Ambuiberica enpresak 2018ko maiatzetik eskaintzen du zerbitzu hau Bizkaian
Ambuiberica enpresak zerbitzua eskaintzeagatik dirua jasotzen badu ere, Arabako anbulantziak eta langileak “existitzen ez direla” salatu du LABek. Honek eragin zuzena du zerbitzuaren kalitatean eta herritarren gain; “ondorioak argiak dira, ikusgarriak: ohiko atzerapenak, justifikaezinak, ordu batzuetakoak kasu batzuetan, larrialdietako zerbitzuetan ere; kontsulta eta tratamenduak galtzen dira, horietako batzuk ezin direlarik berreskuratu, erabiltzaileentzat dakarren osasun arazoarekin” azaldu dute LABeko kideek.
Eusko Jaurlaritza egoeraren jakitun dela ziurtatzen dute sindikatutik: “ulertzen dugu ondo iruditzen zaiola bi aldiz ordaintzen egotea zerbitzu batengatik, eta zerbitzu hori modu negargarrian gauzatzen aritzea”. “Ambuibericak ziria sartu dio Eusko Jaurlaritzari eta, batez ere, herritarrei, hauek baitira zerbitzu on bat jaso beharko luketenak eta hori horrela izan dadin ordaintzen dutenak” gaineratu dute.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!