Arkaitz López Sánchez (Lumaltik) “Mexikoko gobernua ez da ezkertiarra, proiektu txikitzaileekin, mega-proiektuekin, meatzaritzarekin eta monokultiboekin jarraitzen baitu”
Gaur arratsaldean, Marichuy lider indigena mexikarrak hitzaldia emanen du Errekaleor Auzo Askean.
Gaur arratsaldean, urriaren 9an, Maria de Jesús Patricio Martínez, Marichuy izenaz ezaguna den lider indigena mexikarrak erresistentzia nola ehuntzen ari direnaren inguruko hitzaldi bat emanen du Gasteizko Errekaleor Auzo Askean.
Horren inguruan Mintzatzeko, Lumaltik-eko kidea den Arkaitz López Sánchez izan dugu Hizpidean. Honek Mexikoko Gobernuko Kontzeju Indijenaren sorreraz mintzatu da, baita honen bilakaera historikoaz ere. Bertzetik, gaur egungo testuingurua azaldu digu, EZLNa burutzen ari den lana eta gobernuari egin dakiokeen kritikak azalduz.
Amaitzeko, Marichuy-ren inguruan mintzatu da, bere historia kontatuz eta Euskal Herrian zehar egingo diren hitzaldi desberdinak aipatuz.
-
Hizpidea: Arkaitz López Sánchez (Lumaltik) "Mexikoko gobernua ez da ezkertiarra, proiektu txikitzaileekin, mega-proiektuekin, meatzaritzarekin eta monokultiboekin jarraitzen baitu"00:21:26
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!