Jone Fernandez Zabaleta (ARA Gorputz Elkartea): “Medikalizazioak ez ditu gure arazoak konpontzen, askotan kontrakoa eragiten du”
- Zein da zure gorputzarekin daukazun harremana?
- Noizbait pentsatu duzu zein den hilerokoaren zikloa zure bizitzan duen eragina? Nola kudeatzen duzu hau?
- Zer da lehen etortzen zaizuna burura hilerokoan pentsatzean? Eta autokudeatutako ginekologia entzuterakoan?
- Zein da honen inguruan dagoen erainkuntza kulturala? Eta nola zeharkatzen gaitu honek?
Galdera hauei erantzuna bilatzeko tailerrak antolatzen dituzte Ara Gorputz Elkarteko kideek. Jone Fernandez Zabaletarekin hitz egin dugu Hizpidean, haien proposamena gertuagotik ezagutzeko. Hilerokoaren kultura eta taldean kudeatutako ginekologia sustatzeko formakuntzak egiten dituzte, besteak beste.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Jone Fernandez Zabaleta (ARA Gorputz Elkartea): "Medikalizazioak ez ditu gure arazoak konpontzen, askotan kontrakoa eragiten du"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!