Maccabi eta Hapoelen kontra, sinadura bilketa abiatu du Palestinarekin Elkartasunak
Udaberrian Gasteizera etortzekoak dira talde sionistak. Partiduak gelditzeko denon inplikazioa beharrezkoa dela adierazi du plataformak, eta horregatik sinadura bilketa bat jarri dute martxan.

Argazkia: Palestinarekin Elkartasuna
Azaroan salatu zutenez, Hapoel Tel Aviv eta Maccabi talde israeldarrak Gasteizera etorriko dira martxoan eta apirilean Baskoniaren kontra jokatzera. Aurreko urtean egin bezala, Palestinarekin Elkartasuna plataformatik partidua bertan behera gera dadin exijitu dute, “kirola eta politika zeharo lotuta baitaude”.
Plataformatik Israelek kirol ikuskizunak bere irudia garbitzeko eta normalizatzeko baliatzen dituela salatu dute. Ekimen hauen bitartez Israelekin harremanak normalizatzen direla azaldu dute, eta horrela “proiektu sionista gauzatzeko legitimitatea ematen zaio Israeli”. Palestinarekin Elkartasunak adierazi duenez, Israelekin harremanak erabat eten behar dira, baita kirol arloan ere.
Azaldu dutenez, hainbat dira partidu hauekiko erantzukizuna duten agenteak.
- Euroligak Israelen parte hartzea baimentzen du.
- Eusko Jaurlaritzak kirol ekimenak bertan behera uzteko eskumena du.
- Arabako Foru Aldundia Buesa Arenaren jabe da.
- Gasteizko Udalak hiriko azpiegituren kudeaketa darama.
- Baskoniaren zuzendaritzak uko egin diezaioke partidua jokatzeari.
Palestinarekin Elkartasunak salatu du instituzioek ez dutela benetako interesik Israel ezegonkortzeko, eta horregatik sinadura bilketa jarri dute martxan, partiduak gelditzeko asmoarekin.
Sinatzeko, egin klik hemen.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
