Lau eguneko greba deitu dute Arabako medikuek
Arabako Sendagileen Elkargoak bat egin du Euskadiko Medikuen Sindikatuak deitutako grebarekin. Larrialdiak eta atzeraezinak diren patologiak artatuko dituzte bakarrik.
Lau eguneko greba hasi dute gaur Arabako medikuek, Euskadiko Medikuen Sindikatuak deitutako grebarekin bat eginez. Hainbat aldarrikapenen artean, funtsean, estatutu propio bat eskatzen dute medikuek, eta ez Espainiako Osasun Ministerioa osasun langile guztientzat prestatzen ari dena. Egindako aldarrikapenen artean, guardiak hamazazpi ordukoak izatea, atseden orduak errespetatzea eta kontratuak egonkortzea daude, besteak beste. Gutxieneko zerbitzuak eskainiko dituzte ostiralera arte, eta larrialdiak eta atzeraezinak diren patologiak artatuko dituzte soilik.
Arabako Sendagileen Elkargoak salatu duenez, “Europako araudia betetzen ez dituzten lanaldi luzeak” edo “Gizarte Segurantzan kotizatu gabe neurtzen ez diren guardiak” egitera behartuta daude medikuak. Greba egitea, “eskubide bat ez ezik, ia betebehar bat da” azaldu dute eta haien aldarrikapenak lortzea “estatutu propio baten eskutik bakarrik etor daitekeela”.
Azaldu dutenez, askotan “bokazio medikoa osasungintzaren arazo guztiak konpontzen dituen formula magistral gisa” aurkezten da, eta horrela agintariek medikuen egoera prekarioa eta bidegabea ezkutatzen dutela.
Ostegun honetan, abenduak hamaika, elkarretaratzea deitu dute Txagorritxuko HUAn eguerdiko hamabietan.

Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
