Hezkuntza euskaldun baten aldeko greba eguna deitu du Ikama ikasle antolakundeak
Greba deialdia egin du Ikamak hezkuntza euskaldunaren aldeko dinamikari bukaera emateko. Ostegunean egingo dute ikasle greba eta manifestaldiak egongo dira Hego Euskal Herriko hiriburuetan.
Greba deialdia egin du Ikamak datorren osteguneko, abenduaren hamaikarako. Ikasle antolakundetik «euskararen ofizialtasuna, hezkuntza sistema propio bat, murgiltze eredu eraginkorrak eta hizkuntzaren normalizazioa bermatuko duten politikak» eskatzen dituzte besteak beste.
Goizean piketeak deitu dituzte ikastetxeetan eta eguerdi aldera mobilizazioak burutuko dituzte Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan. Gasteizen manifestazioa goizeko 12:00etan izango da eta Elurreta eraikinetik abiatuko dira.

Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
