“The Champions Burger” enpresa “langileak ahalik eta gehien estutzen” saiatuko dela salatu du LASek
"The Champions Burger" Gorbeia zentro komertzialean da pasa den uztailaren 3tik, eta bertan izango da hilaren 13ra arte. Gasteizko Laneko Autodefentsa Saretik (LAS), bertan lan egingo duten langileen miseriazko baldintzak salatu dituzte.
Ez da lehen aldia “The Champions Burger” Euskal Herrira datorrela, egona baita jada Nafarroa, Bizkaia, eta Gipuzkoan. Arabaren txanda den honetan, Laneko Autodefentsa Saretik, enpresa “aldi baterako langileak ahalik eta gehien estutzen” saiatuko dela ohartarazi dute, “mota horretako enpleguen babesgabetasuna aprobetxatuz”. Autodefentsa Sarearen arabera, “hori da “The Champions Burger” -k erakutsi duena bisitatu dituen hiri guztietan”.
Gasteizko Laneko Autodefentsa Saretik, enpresa honek antolatutako ekimenak irauten duen bitartean, edozein abusu mota sufritu duten langile orori haiekin kontaktuan jartzera dei egin dute, baita “makroekitaldiek ezartzen dituzten miseriazko lan-baldintzei aurre egiteko beharra azpimarratu” ere.
Aurrekariak: Miseriazko baldintzak, langileen bizitzak arriskuan eta elikadura-intoxikazioak
Pasa den urteko irailean Iruñean izan zen “The Champions Burger” makroekitaldia. LASek salatu duenez, Iruñeko langileek ez zuten behar bezala kobratzen, eta enpresariak Valentziako ostalaritzako hitzarmena aplikatzen saiatu ziren, langileei orduero ia 4 euro gutxiago ordaintzeko helburuarekin. Atsedenerako eskubidea ere ukatzen zieten. Hainbat langilek egoera hura publikoki salatu zutenean, enpresak kaleratu egin zituen, “horrelako makroekitaldietan askatasun sindikalik ez zegoela agerian utziz”, LASek adierazi duenez. Horretaz gain, 23 pertsona intoxikatu ziren produktuen egoera txarragatik eta bi ospitaleratu behar izan zituzten. Iruñeko langileak LASekin batera mobilizatu ziren kaleratzeak geldituz eta langile guztiek hitzarmenaren arabera kobratzea lortuz.
Hilabete batzuen burura Barakaldon antolatu zuten berriz ere makroekitaldia. Kasu honetan, haizete gogor batek muntaketaren hainbat zati bota zituen eta 3 zauritu egon ziren. LASek kontatu duenez, enpresak egoera arriskutsu horretan lanean jarraitzera behartu zituen langileak. Polizia iritsi arte ez zioten lan egiteari utzi eta gero, gainera, aurreko egunetan arrisku-prebentziorako kurtso bat egin izana sinatuarazi zieten, hau gezur hutsa zenean”.
LASetik, langileen ongizatearen kontura kostuak murriztea eta irabaziak handitzea helburu duten enpresa-logikak salatu dituzte.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
