Arabako Mendiak Askek lurraldearen defentsan dabiltzan aktibisten aurkako jazarpena salatu du
Gasteizen emandako prentsaurrekoan, Arabako Mendia Aske kolektiboak oinarrizko eskubide demokratikoak defendatzen dituztenen aurkako errepresioa salatu du.
Kolektiboak adierazi duenez, energia enpresen interesen aurrean Arabako naturguneak defendatzeagatik auzipetuta dagoen ekintzailearen aurkako epaiketa “Mozal Legearen erabilera justifikagabea da, protesta soziala isilarazteko”.
Kolektiboaren esanetan, “demokratikoa dela dioen eta nazioarteko foroetan klima eta giza eskubideen aldeko jarrera azaltzen duen gobernu batek ezin du onartu lurraldea defendatzen dutenak kriminalizatzea”. Gainera, Eusko Jaurlaritzari egotzi diote Ertzaintza erabiltzea oligopolio elektriko baten interesak babesteko.
“Isilarazi nahi gaituzte, baina gure ahotsa ez dute itzaliko. Lurraldea defendatzea ez da delitua, demokrazia hutsa baizik”, adierazi du Arabako Mendia Askek, justizia eta ingurumena defendatzen duten mugimenduen aurkako politika errepresiboak amaitzea eskatuz.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!