Axier Lopez (Gure Heroiak): “Estatu zapaltzailearen papera bizitzea tokatu zaigu eremu hauetan”
"Elkanoren eta Euskal Herriko kolonialisten historia bat" argitaratu du Argia aldizkariak.
Irailaren 6a jai egun izendatu zuen Eusko Jaurlaritzak, Juan Sebastian Elkanok munduari bira eman zioneko 500. urteurrena ospatzeko. Elkanori buruz eta kolonialismoan rol garrantzitsuak izan dituzten beste Euskal Herritar ugariri buruz zalaparta handia sortu da, harrotasuna eta kritikaren artean mugituz.
Guzti honetaz idatzi du Axier Lopezek “Gure Heroiak” liburuan. Hilabete hasieran argitaratu zen, Argia aldizkariaren eskutik. Lopez bera izan dugu Hizpidean, kolonialismoari buruz hizketan. Elkanoren “balentria” kontatu digu, eta harro aldarrikatzeko egunetik gutxi daukala erakutsi. Herri zapaldu eta zapaltzaile izatearen dikotomiaz, Black Lives Matter mugimenduaz, esklabotzaz eta konkistez hitz egin dugu, besteak beste.
“Sistema anker honetan bizitzeak kontraesanak etengabe kudeatzea dakar”.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Axier Lopez (Gure Heroiak): "Estatu zapaltzailearen papera bizitzea tokatu zaigu eremu hauetan"00:36:55
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!