ELA, LAB, STEILAS, ESK, Etxalde eta Hiru sindikatuek lan erreforma indargabetzea eta lan harremanen esparru propioa eskatu dituzte.
Gasteizko eta Araba osoko lantokietan lan erreformaren aurkako elkarretaratzeak egin dituzte gaur ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek deituta. Hainbat izan dira deialdiak goiz osoan zehar: Gasteizen Correosen, Agurainen, Altan Bernedon, Aernnovan, Michelinen naiz Eusko Jaurlaritzan, besteak beste.
Bihar bozkatuko da Madrilgo Kongresuan lan erreformaren dekretua. Horregatik deitu dituzte bezperan mobilizazioak, lan erreformaren indargabetzea eskatzeko eta lan harremanetarako euskal esparrua aldarrikatzeko, estatalizazioaren aurka. Euskal Herri osoan milaka langile mobilizatu dira.
Estatalizazioaz gain, lan erreforma “kaleratze merke eta errazak ahalbidetzen jarraitzeko aukera” bezala ikusten du gehiengo sidikalak, “langileen lan baldintzak prekarizatzeko tresna”.
Euskal Herrian lan harremanetarako esparru propioa eratzeko urratsak eman beharra aldarrikatu dute, eta EAEko zein Nafarroako instituzioei bide horretan urratsak eman ditzaten eskatu diete.
Joan den asteetan, lan erreformari buruz aritu dira Hala Bediko magazinetan. Hemen entzungai:
-
-
Irudia: ELA
-
-
Irudia: ELA
-
-
Irudia: ELA
-
-
Irudia: LAB
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!