21. Korrika Araban: gida praktikoa
Apirilaren 9an, asteartean, sartuko da Korrika Araban eta lau egun ezberdinetan egongo da herrialdean. Azken egunean, egun osoko jaialdia antolatu dute Gasteizen eta egitaraua zein izango den jakitera eman dute jada. Hala Bedik eta Gasteizko Gaztetxeak lasterketa amaitu baino minutu batzuk lehenago hartuko dute lekukoa eta egun osoko jaialdia ospatuko dute muinoko etxean.

20. Korrika Gasteizen
Ibilbidea Araban
Bost egun beharko ditu Korrika-k Arabara iristeko eta Lautadatik sartuko da hau. Lau egun ezberdinetan egongo da euskararen lasterketa herrialdean eta azkenenengo egunean lehertuko da festa Gasteizen.
Apirilak 9, asteartea
| 06:35 Araia | 07:53 Agurain | 08:38 Zuhatzu |
| 09:36 Dulantzi | 11:30 Maeztu | 11:57 Atauri |
| 13:00 Kanpezu | 15.51 Lantziego | 16:55 Guardia |
| 19:15 Bastida | 21:53 Franko | 22:13 Trebiñu |
Apirilak 10, asteazkena
| 00:07 Langraitz | 02:22 Abornikano | 02:35 Izarra |
| 03:22 Murgia | 05:39 Urduña | 06:11 Amurrio |
| 08:30 Laudio |
Apirilak 11, osteguna
08:57 Artziniega
Apirilak 14, igandea
| 01:01 Otxandio | 02:15 Aramaio | 06:09 Legutio |
| 07:05 Urbina | 08:01 Durana | 08:22 Gasteiz |
Gasteizko lehen kilometroa Spiderabel-eko kideek hartuko dute lantegiaren 2.sarreran. Hiriburutik buelta ezberdinak eman ostean, 11:30ak aldera hurbilduko da erdialdera: Txagorritxu eta Santiagoko lankideak (11:28 Adriano VI-Florida), Etxerat (12:05 Simon de Anda), sindikatuak (Frantzia kalea 26)… Azken kilometroa AEK-ko kideek hartuko dute Postas kalean bertan.
Gasteizen lehertuko da festa
Apirilaren 14an, 12:30ean iritsiko da lekukoa bere helmugara, Andra Maria Zuriaren plazara. Bertan gordeta izan duen mezua irakurri ostean, egun osoko jaia lehertuko da Arabako hiriburuan.
Foru plaza |
Plaza Berria |
Posta Kalea |
| 14:00 Libe | 13.30 Kidam magoa +Jolasak | 13:00 Herri azoka |
| 15:30 Trikoma | 15:00 “Beldurrik ez” akrobazia ikuskizuna |
|
| 17:00 Koban | 16:30 DJ Porru | |
| 19:00 Gozo-gozo erromeria |
Aihotz Plaza |
Buruilleriak |
Probintzia plaza |
| 13:30 Algara Dantza | 13:30 Mice | 11:00 Ekoizle arabarren azoka |
| 15:30 Arabar emakumeen bertso-saioa | 15:00 Umore bakarrizketa | 13.30 ‘Ardi latxa oihanean galdu zenekoa’ |
| 17:00 Azido folkloriko dantza | 16.30 Konpost | 15:00 Orbanak |
| 18:00 Munduko dantza-tailerra (Goian) | 18:00 Ene Bada! Ane Guria eta Aiama | 16:30 Big Band Berri |
| 19:30 Harresian Zulo |
Bazkariari dagokionez, herri-jantokia Landatxo kiroldegian kokatuta egongo da. Bi txanda ezberdin egongo dira: 13:30ean eta 15:30ean. Bazkaria ekologikoa izango da eta kupelak egongo dira bertan.
Hala Bedi eta Gasteizko Gaztetxea, batera
Ohikoa den legez, Gasteizko Gaztetxeak eta Hala Bedik indarrak batuko dituzte apirilaren 14an. Korrika amaitu baino minutu batzuk lehenago hartuko dute lekukoa bi eragileek elkarlanean, 11:42an Manuel Iradier/Foruen kaleen erdibidean: 2.543 kilometroa izango da.
Horretaz gain, lasterketa amaitu bezain laster egun osoko jaialdia egongo da Gasteizko Gaztetxean, DJ ezberdinek girotuz gunea. Lekukoa nork eramango duen eta egun osoko jaialdia aurrerago emango dute jakitera bi kolektiboek.
Jarraipen komunikatiboa, bertatik bertara
Apirilaren 4an bertan hasiko da Hala Bedi Korrikaren berri ematen. Garesen elkarlanean eta batera arituko dira baita ere zuzeneko irratsaio berean Euskadi Irratia, Arrosa sareko irratiek (Hala Bedik barne), Bizkaia Irratia eta Iparraldeko Euskal Irratiak: Amaia Artetxek eta Reyes Ilintxetak aurkeztuko dute irratsaioa, 16:30etik 17:30era.
Horretaz gain, Hala Bediko talde bat Korrikako espedizioan egongo da Araban egongo den ibilbidean. Hori dela eta, zuzeneko konexioak egingo ditugu magazin ezberdinetan eta lasterketa Araban dagoen egunetan zuzeneko jarraipena egingo dugu sare sozialetan.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
