17 kamera jarriko dituzte Gasteizko erdigunean, adimen artifizialekoak
Kontrol sozialerako teknologiek presentia gero eta handiagoa dute Gasteizen, Udalaren ekimenez. Zabalgunean eta Alde Zaharrean bideobigilantziako 17 kamera berri jarriko ditu Udalak udatik aurrera. Adimen artifizialarekin funtzionatuko dute eta "delituak denbora errealean detektatzeko" balioko dute.
Kontrol sozialerako teknologiek presentia gero eta handiagoa dute Gasteizen, Udalaren ekimenez. Zabalgunean eta Alde Zaharrean bideobigilantziako 17 kamera berri jarriko ditu Udalak udatik aurrera, El Correok jakinarazi duenez. Adimen artifizialarekin funtzionatuko dute eta “delituak denbora errealean detektatzeko” balioko dute.
Horretaz gain, “objektuak, pertsonak eta ibilgailuak” identifikatu ahal izango dituzte kamerek, teknologia “puntakoenak” erabiliz. Gainera, ohiko kamerek ez bezala, 360ºko ikuseremua izango dute eta denbora errealean bidaliko dute informazioa. Helburuetako bat poliziaren interbentzioak azkarragoak izatea da.
Ez dira Gasteizen jarriko dituzten lehen bideobigilantziako kamerak, hiriko gune ugaritan daude. Udalaren erabaki honek, baina, proiektu jakin bat uzten du agerian: kontrola areagotzea gune zehatz batzuetan, zentrikoak eta turistikoak diren horietan, batez ere.
Arestian aipatutako egunkariak esan duenez, Andra Mari Zuriaren enparantzan, Plaza Berrian, San Frantzisko aldapan eta inguruko kaleetan jarriko dituzte kamera berriak.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!