📸 [Argazki galeria] M3: Ikamaren greba
Ikamak deitutako grebaren baitan ikasleek Gasteizko erdigunea hartu dute martxoaren 3ko sarraskiaren 50. urteurrenean.
Gasteiz hartu dute ikasleek M3ko sarraskiaren 50. urteurrenean. Ikamak deitutako greba egunaren baitan, Hego Euskal Herriko hainbat ikaslek mobilizazio jendetsua egin dute Arabako hiriburuan. “Greba zikloaren” baitan mugarri nagusietako bat izan da gaurkoa, eta bertan, memoria historikoa berreskuratzearen eta belaunaldien arteko borroken jarraipenaren garrantzia azpimarratu dute.
Goizean zehar, piketek eta mobilizazioek hartu dute Gasteizko unibertsitatea. Ikasleek hartu dute lehen lerroa, aurreko belaunaldiek hasitako borrokaren lekukoa hartuz. Gasteizko sarraskiak eragindako heriotzak eta errepresioa ez ahazteko deia egin dute, eta gaur egungo borrokekin lotu dute iragana. Ikasle mugimenduak borroka sozialetan duen funtsezko papera nabarmendu dute, eta oroimenaren eraikuntzak duen garrantzia azpimarratu.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
















