“Haragi-tamainako argazkia” edo “pertsona gortasun bat”: dozenaka akats Gasteizko Udaleko oposizioen euskarazko azterketetan
Argibide eta Kontrolerako agente lanposturako deialdian, euskarazko azterketan, 100 galderatatik 36tan akats bat edo gehiago zeuden. Beste zenbait deialdiren azterketetan ere akatsak zeudela adierazi diote ARGIAri lan eskaintza publikoan parte hartu duten zenbait herritarrek, eta ohikoa dela, oro har, akatsak topatzea lan deialdi publikoen euskarazko azterketetan. ARGIAren galderei erantzunda, udalak, akatsak onartu ditu. Gaztelania hutsean helarazitako mezuan, adierazi du akatsak ez zirela gertatu behar, baina nabarmendu du LEParen bolumen handiak horiek gertatzea ekarri dezakeela.
