Zortzi ahots ezagun mendiak “berdeak”, “komunalak” eta “bioanitzak” mantentzearen alde
Arabako mendietan "inposatu nahi dituzten" proiektu eolikoen aurkako atxikimendu kanpainaren baitako bigarren bideoa zabaldu du Arabako Mendiak Aske plataformak. Itziar Rekalde, Jabi Otxoa, Ane Gebara, Juan Aceña, Bilgune Feministako kideak, Ruben Sanchez, Aitor Gorosabel eta SC Natzab-en mezuak jaso dituzte bideoan.
Atxikimendu kanpaina abiarazi du Arabako Mendiak Aske plataformak Arabako mendietan inposatutako proiektu eolikoen aurka. Kanpainaren baitan argitaratu zuten lehen bideoan Evaristo Paramos, Patricia Lopez Arnaiz, Esti Besa, Miren Narbaiza MICE, Aitor Vinagret, Andere Arriolabengoa, Manex Agirre, Askoa Etxebarrieta La Pulga, Julia Lopez eta Patxi Sanchez agertu ziren plataformari babesa adierazten. Bigarren bideoa egin dute orain, kultura arloko zortzi pertsona ezagunen mezuak batuz.
Arabako Mendiak Aske plataformak azaldu duenez, “mendiak berdeak eta ez grisak, komunalak eta ez pribatuak, bioanitzak eta industrializatu gabeak izaten jarraitzearen alde” ari dira egiten kanpaina hau.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!