‘Zorroztarri’, eskulturak eta artea uztartuta dispertsioa salatzeko
Maiatzaren 2tik 10era egongo dira ikusgai Gasteizen Zigor Merodioren eskulturak, Alaitz Areitio eta Yon Troitiñoren bertsoekin osatuta.
Zigor Merodioren eskulturez eta Alaitz Areitio eta Yon Troitiñoren bertsoekin osatutako ‘Zorroztarri’ erakusketa Gasteizen dago ikusgai. “Urrunketaren milaka kilometroen, komunikazio arazoen eta isolamenduaren gainetik, hiru artistek elkarrekin egindako bidea da”, adierazi du Sare Gasteizek.
St Martin de Ré espetxetik abiatu ziren 2017ko urtearen hasieran Merodiok harriz egindako eskulturen argazkiak. Troitiño dagoen Murtziako espetxera eta, ostean, Areitio dagoen Bretainiako Rennes espetxera joan ziren gero.
Hirukote honi, Edu Martinez argazkilaria gehitu beharra dago. Bilbotar honek, eskultura bakoitzak oroitarazten dien eszena eta irudiak hautatu ditu, bertsoei euskarria eskainiz.
“‘Zorroztarri’ ere badira erakusketa hau posible egiten duten lagun eta senideak. Haiek gabe ez zen posible izango. Haiek ibili dira kilometroak gora eta behera kilo askoko eskulturak mugitzen. Haiek erraztu dute gu hiruron arteko kontaktua. Haiek abestu dute Yonek ezin grabatutako bertsoak. Haiek antolatzen dute hainbat erakusketa saio. Haiek sortu dute gune hau eta hainbat euskarri atera”, adierazi dute protagonistek.
Maiatzaren 2tik 10era egongo da ikusgai PIlar gizarte-etxean. Ostean, maiatzaren 11tik aurrera, Agurainen ere erakusketa ikusteko aukera egongo da.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!