Zergatik zara arrazista eta ez bakezalea?
“Zergatik zara arrazista eta ez bakezalea?” Hau da Bastidako Eskola Publikoko ikasleek, irakasleek eta gurasoek Naizena naizelako bideoklipean abesten duten tarteetako bat. Bideoak 11.000 bisitatik gora lortu ditu egun gutxitan eta, hori dela eta, emaitzarekin pozik dira eskolako kideak.
Orain dela hiru urte, eskola honetako talde bat “kolore guztietako” umeen formakuntza indartzeko lanean ari da, arrazismoaren aurkako proiektu bat garatuz hilabetez-hilabete.
Nahiz eta Bastidan bertan beste ikastola bat egon, eskola publikoan dibertsitate handiagoa dago egun. Eskola bera aukera ezberdinen topagune izateko, proiektu hau martxan jartzea erabaki zuten. Besteak beste, zurrumurruei aurre egin nahi dien bideo honekin eskolaren balioak aldarrikatu nahi dituzte.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
