ZAPateneo, hogei urtez Gasteizko disidentziaren sugarra pizten
2022ko urrian bete dira bi hamarkada ZAPateneo proiektua hasi zenetik, Zapatari kaleko 93. zenbakian, “iritziak kontrastatu eta sistemaren autoritarismoaren aurka konspiratzeko espazio bat sortzeko helburuarekin”, sustatzaileen hitzetan.
Helburu hori ortzimuga, hamaika izan dira ZAPateneon antolatu dituzten jarduerak: “autonomia-uharte bat sortuz” elkartzeko, eztabaidatzeko eta iritziak lantzeko.
“Argi dago sistema bidegabe honekin amaitzea ez dugula lortu, baina horrek ez gaitu atsekabetzen; jakin badakigu gure ekarpena erabakigarria izan dela -eta izaten ari dela- sistemaren kontraesanak agerian uzteko eta ahultze prozesuan laguntzeko; eta, beste aldetik, bide zuzenean gabiltzala: autonomia uharteak sortzea, bata bestearekin elkartuta, sistema horrekin amaitzeko indar nahikoa duen artxipelago bat osatuz”, azaldu dute.
Proiektuaren 20. urteurrena ospatzeko egitaraua antolatu dute urrian, «20 urtez disidentziaren sugarra bizirik mantzentzen» lelopean, eta parte hartzeko deia luzatu dute.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!