Zabalik da Gasteizko Gaztetxeko tailerretan izena emateko epea
Lau tailer eskainiko dira, haur eta gazteentzako: txalaparta, panderoa, bertsolaritza eta musika elektronikoa.
Ikasturtea hastearekin batera, bueltan dira Gasteizko Gaztetxeko tailerrak. Aurten txalaparta, pandero, DJ eta bertsolaritza tailerrak dira eskainiko direnak. Urriaren 17an hasiko dira.
Izena emateko epea zabalik da dagoeneko. Horretarako, helbide elektroniko bat sortu dute, izena eman nahi duenak bertara idazteko: tailerrak.gaztetxea@gmail.com.
- Txalaparta. 16 urtetik aurrerakoentzako, astelehenetan 18:00etan.
- Panderoa. Lehen Hezkuntzako gaztetxoentzako (6 eta 12 urte bitartean), astearteetan 17:30etan.
- DJ tailerra. Bi izango dira: ez-mixtoa eta mixtoa. Asteartero, 19:00etan eta 20:00etan, hurrenez hurren.
- Bertsolaritza. 16 urtetik aurrera, asteazkenero 17:00etan.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!