Urtarrilaren 6an izango da Hertzainak-en azken kontzertua Gasteizen eta eguerditik hasiko da jaia
13:00etan Txalainak bertsio taldeak kontzertua emango du Aihotz Plazan. Arratsaldean, kontzertuan parte hartuko dute euskarazko kulturgintzan ari diren hainbat gonbidatuk: Peru Abartegi, Manex Agirre, Paula Amilburu, Xabier Amuriza, Juantxo Arakama, Jon Basaguren, Dupla, Iñigo Etxezarreta (ETS), Xabi Igoa, Joseba Irazoki, Miren Narbaiza, Ruper Ordorika, Oihane Perea, Mikel Urdangarin eta Iñaki Viñaspre.
2019ko Euskaldunako eta Kafe Antzokiko kontzertuek sorrarazitako emozioak zale gehiagorekin partekatzeko gogoa utzi zien Josu eta Gariri: “Bilbon bizitakoak Gasteizen ere bizitzea lortu behar genuke. Bertan hasi zen dena eta bertan bukatzea zor diogu. Egin dezagun azkena gure alde, sortzen ikusi gintuen hirian. Horrenbeste merezi dugu”.
Pandemiak ez zien utzi, eta orain berrekin diote asmoari. Oraingoan, gainera, Luis Javier Saiz Txanpik ere parte hartuko du kontzertuetan, hasieratik taldearen bateria izan zenak.
Abenduaren 16 eta 17an bi kontzertu eskaini zituen taldeak BECen, baina, azkena Gasteizen emango dute urtarrilaren 6an, Mendizabalan.
Taldekideek maiz errepikatu dute azken asteetan 80. hamarkadan Gasteizen bizi izan zen loraldi kultural eta politikoari omenaldi bat izan nahi duela azken kontzertu honek, eta, batez ere, euskararen aldeko jai bat.
Izan ere, euskaldunentzat zein erdaldun askorentzat erreferente bihurtu zituen Hertzainak euskaraz kantatzeko egin zuten hautuak. “Transmititu dezagun euskarazko kantagintzaren historia eta oraina biharkoek euskaraz kantatzeko hautua egin dezaten”, esan dute.
Azpimarratu dute, gainera, Gasteizi eta Arabari eman nahi dioten balioa, bertan “hasi eta buka” egin dezan taldearen ibilbideak.
Horregatik, Gasteizeko kontzertuan parte hartuko dute euskarazko kulturgintzan ari diren hainbat gonbidatuk: Peru Abartegi, Manex Agirre, Paula Amilburu, Xabier Amuriza, Juantxo Arakama, Jon Basaguren, Dupla, Iñigo Etxezarreta (ETS), Xabi Igoa, Joseba Irazoki, Miren Narbaiza, Ruper Ordorika, Oihane Perea, Mikel Urdangarin eta Iñaki Viñaspre.
Horretaz gain, jai giroan hasi didan kontzertua, Txalainak taldea izango da giroa berotzen ostiral eguerdian, 13:00etatik aurrera, Aihotz plazan.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!