Urriaren 6rako motorrak berotuko ditu OkupaTU Gasteizek ostegunean
Urriaren 6rako 15 egunen faltan, motorrak berotuko ditu OkupaTU Gasteiz dinamikak ostegunean, irailaren 20an, Gasteizko Gaztetxean. Ostegun unibertsitarioa aitzaki, Gaztetxea irekiko du Hala Bedik, Gasteizko Gaztetxeak, Auzolana pilotalekuak eta Errekaleorrek osatzen duten dinamikak jaialdi xumea egiteko eta urteurren eguna bera promozionatzeko.
22:00etatik aurrera, bi DJ egongo dia muinoko etxean: Droga Purpura eta DJ Malandro. Hurrengo egunean, berriz, ikasturteko lehenengo Muinoko Hotsak, Gaztetxea eta Hala Bedi elkarlanean: Libe eta Jupiter Jon.
‼️Txe, txe, txe‼️#OstegunEroa dator! Ostegun honetan @GasteizGaztetxe-an jaialdi totxoa #Urriak6-rako motorrak berotzeko#OkupaTuGasteiz pic.twitter.com/x2G1bpqKfr
— 100 urte, bakarrik ezin da!! (@100dugasteiz) September 17, 2018
- ‘OkupaTU Gasteiz’ dinamika aurkeztu dute Hala Bedik, Gasteizko Gaztetxeak, Auzolana Pilotalekuak eta Errekaleorrek
-
OkupaTU Gasteizek urriaren 6ko kartela aurkeztu du, “belaunaldi berriei ateak parez pare irekitzeko”
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
