Urriaren 20an izango da azaroaren 25a antolatzeko lehen asanblada irekia
Gasteizko mugimendu feministak iragarri du azaroaren 25a antolatzeko asanblada irekiak egingo direla. Urriaren 20an izango da lehena eta bertaratzeko deia luzatu dute.
Indarkeria matxistak ez du etenik eta azkenengo aste eta hilabeteetan Gasteizen bizitakoak argi erakusten digu hori, Gasteizko Mugimendu Feministaren arabera. Azaroaren 25a gertu daukagu honetan, “egunerokoan kolpatzen gaituen indarkeria matxistari autodefentsaz eta antolakuntzaz erantzuteko” dei egin du mugimendu feministak.
Horretarako, azaroaren 25eko eguna prestatzeko, asanblada irekiak antolatu dituzte, eta bertaratzeko deia luzatu dute. Asanblada horietako lehena datorren asteazkenean izango da, urriaren 20an, arratsaldeko 19:30etan Gasteiz Txikin (Las Escuelas kaleko 9. zenbakia).
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!