Udalera eraman dute aguraindarrek igerilekua, hau ireki dezaten exigitzeko
Aguraingo Udalak ez ditu igerilekuak ireki. Manfestazioa deitu dute ostegunerako.
Murrizketak eta beroa. Bi faktore hauek batzeak haserrea eragin du Agurainen. Izan ere, Udalak murrizketak aurrera eraman zituenetik, igerilekuak izan dira kaltetuetako batzuk. Hauek ez dituzte oraindik ireki eta ekainaren amaiera arte ez dituzte irekiko, printzipioz.
Ekainaren 20ko arratsaldean herritarrak Aguraingo Udaletxera hurbildu ziren. “Akanpada” bat antolatu nahi zuten, igerileku itxura hartuz Udaletxearen aurreko plazak; bainujantziak, eskuoihalak … atera zituzten kalera.
Antolatzaileek adierazi dutenez, “herritarren interesen kontra egin du beste behin ere Udalak”, Ekimenaren ostean, manifestazioa iragarri dute ekainaren 22rako, ostegunerako: San Juan plazatik abiatu eta herriko igerilekuetan amaituko da, murrizketak salatuz, igerilekuak berriz irekitzeko exigitzeko.
“Akanparada”ren irudiak
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!