Udaleko langile emakumeek gizonezkoek baino %6,3 gutxiago kobratzen dute
Soldata ezberdinatsunari buruzko azterketa bat egin du Gasteizko Udalak, udal langileen lan baldintzak aztertzeko. Azterketa hori egiteko, 3.835 langilek hartu dute parte. Zehatzago, 2016.urtean bertan lan egin dutenen baldintzak aztertu dituzte. Bi faktore nagusi izan dituzte kontutan: lan egindako orduak eta diru-sarrerak.
Udaleko lanpostu hauetan, emakume gehiago daude. Hala ere, batez beste, %6,3 gutxiago kobratzen dute orduko. Hori da azterketaren ondorio nagusietako bat.
Gainera, behin-behineko kontratuetan eta kontratu partzialetan emakumeen presentzia askoz handiagoa dela argi geratu da azterketan. Beste ondorio bat, exigentziaren despropozioarena da: kualifikazioari dagokionez, exigentzia gutxien eskatzen duten lanpostuetan presentzia handiena dute emakumeek. Eta, aldiz, ordainsari handiagoa dut gizonek emakumeen aurrean.
Gasteizko Udalak, besteak beste, kontratuak berraztertzeko neurriak hartuko dituela iragarri du.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!