Udalari bilera urgente bat exijitu diote Kutxiko taskeroek, “babesgabe eta abandonaturik” sentitzen dira
Covid-19aren hedapenaren aurrean martxoaren 13an erabaki zuten Kutxi kaleko taskeroek lokalak ixtea, gobernu desberdinen erabakiei aurrea hartuz. Hiru hilabeteren ostean agerraldia egin dute egun bizi duten egoera larria azaltzeko. Abandonaturik sentitzen dira udalaren partetik.
Iragan Martxoaren 13an itxi zituzten Kutxi kaleko taskeroek euren lokalak Covid-19aren hedapena saiestu eta bezero eta langileen osasuna babesteko asmoarekin. Gobernu ezberdinen neurri eta erabakiei aurre hartu zioten “unilateralki” tabernak ixtea erabakitzerakoan, bi egun beranduago “Alarma egoera” ezarri baitzen.
Egun hartan “erabaki zuzena hartu izanaren konbikzioa” azpimarratu dute gaur egindako agerraldian. Lokaletako pertsianak “ezajintasunez beterik” jaitsi zituztela azaldu dute, “gobernu ezberdinen baldartasun eta inakzioak harriturik”. Hain zuzen, ezjakintasuna izan da nagusi Kutxi kaleko taskeroentzako hiru hilabte hauetan zehar eta horrela jarraitzen dute gaur gaurkoz ere, euren lanpostuen etorkizunak zer ekarriko duen beldur: “inkognita izaten jarraitzen du gure etorkizun laboralak”.
Etorkizun iluna iragarri dute Kutxi kaleko taskeroek. Dagoeneko badira pertsiana berriro altxatu ezingo duten lokalak.
Gasteizko Udaletxearen pasibitatea agerian
Gogor kirtikatu dute Udaletxearen papera Kutxi kaleko taskeroek, “minduta” sentitzen dira: “Ostalaritza lokala guztiz desinformaturik duzue eta udalbatzak erabat abandonaturik” aurpegiratu diote Udalari.
Itxialdiak iraun duen hilabete hauetan zehar ez ida inolako kontakturik egon Udaletxearen partetik, ez tabernek bizi duten egoeraz arduratzeko ez eta osasun informazio zehatzik emateko ere. Bi hilabete eta erdiz tabernak itxita egon ostean sortutako galera ekonomikoei aurre egiteko neurriak ere bota dituzte faltan, are gehiago Kutxiko negozioentzako gako diren egun asko bertan behera geratu direnean: Santiago eguna eta Andra Mari Zuriaren Jaiak esaterako.
Euren lana ziurtasun osoz egin nahi dute eta horretarako protokolo argi baten beharra aldarrikatu dute, “gure bezero zein poliziarekin istiluak saihestuko dituena”. Bilera urgente bat eskatu diote udalari tabernen funtzionamendua eta biziraupena bermatuko duten eskaerak helarazi ahal izateko: “Ehunka autonomo eta langilez osaturiko kolektibo bat gara Kutxi kalean bertan, milaka hirian zehar. Babesgabe sentitzen gara“.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!