Udal ordezkarien tertulia: hondakin-bilketaren munizipalizazioa, legez kanpoko atikoak eta Opus Dei
Udal ordezkarien tertulian izan dira gaur Alvaro Castillo EAJko kidea, Felix Gonzalez EH Bildukoa eta Erika Martinez Irabazi-Equoko ordezkaria. Udalerri mailan pil-pilean dauden gaiak jorratu ditugu ordezkari horiekin: Udalak FCCrekiko duen auzian, Udalari arrazoia eman izana eta, beraz, hondakin-bilketa zerbitzua munizipalizatzea; Elvira Zulueta kalean EH Bilduk salatutako ustezko legez kanpoko atikoak eta, LABen iritziz, Gasteizen Opus Deiri “alfonbra gorria” ipini izana.
-
Hizpidea: Udal ordezkarien tertulia: hondakin-bilketaren munizipalizazioa, legez kanpoko atikoak eta Opus Dei??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!