Txagorritxu Larrialdietako ‘SOS’ berria: “Kolapsoa ez da gauza puntuala”
Langileek beste urrats bat eman dute protestetan, eta elkarretaratzea deitu dute larunbat honetarako 12:00tan Andra Maria Zuriaren plazan.
Hitzordua 12:00etan izango da, eta “performance” bat izango du helburu, non zerbitzu horretan lan egiten duten osasun-langileen egungo egoera erakutziko den. Izan ere, azpimarratu dutenez, “kolapsoa ez da unean uneko zerbait, pertsonala falta da“.
Protestak egunero
Aldarrikapen horiek laugarren mobilizazio astea betetzen dute. Egunero, astelehenetik ostiralera, langileak Txagorritxuko atean biltzen dira 07:30etik 08:15era. Astelehenetan ere bai, 14:30etik 15:15era.
Laguntza “segurua eta kalitatezkoa” eskatzeko egiten dute, “erabiltzaile guztiei arreta egokia emateko”. Izan ere, HUAko Larrialdiak bateratu zirenetik eta gehienak Txagorritxun bildu zirenetik, ez dago langile nahikorik “kalitatezko arreta” emateko.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!