Tubacexeko sindikatuak: “Zuzendaritzak hainbat milioitako hobariak banatu zituen espedientea aurkeztu aurretik”
Hedabideetan agertutako hainbat datu gezurtatu dituzte langileen ordezkariek. through Aiaraldea.eus
Prentsa ohar bateratua plazaratu dute Tubacexen ordezkaritza duten sindikatu guztiek, hedabideetan agertutako zenbait datu gezurtatzeko. Enpresa batzordearen arabera, zuzendaritzak plazaratutako informazioa ez da benetakoa. “Datu ekonomikoak guztiz puztuta daude eta honen erakusgarri, aipatzea badirela 1.000 eurotako soldatetara heltzen ez diren ingeniariak, eta gutxi balitz, ‘borondatez’ soldata %10 eta %30 artean jaistea eskatzen digute”, salatu dute.
Enplegua erregulatzeko aldi baterako espedientearen kontsulten aldia “tramite hutsa” izan da langile ordezkariek gaineratu duteez, enpresaren jarrera “aldaezina” izan dela argudiatuta. “Alde sozialak hiru proposamen ezberdin egin ditu, eta enpresak azkena ez du entzun ere nahi izan”.
Sindikatuek instituzio publikoei gogorarazi nahi izan dietenez, Tubacexek ia 15 milioi euroko irabaziak izan ditu, eta “hainbat milioitako hobariak banatu ditu” zuzendaritzako kideen artean espedientea aurkeztu aurretik. “Administrazio kontseiluak, bere aldetik, 2019an ia 5 milioi euro jaso zituen, dieta eta sari extrak kenduta”.
Gauzak hala, komunikabideak auzokideak langileen aurka jartzeko erabiltzea leporatu dio enpresa batzordeak zuzendaritzari, eta osasun krisialdia “negozioa egiteko” baliatzea egotzi dio, langileen eta gizartearen kontura, enpresa-batzordeak etorkizuneko enplegua ere bermatzen ez duen ABEEE bat -enplegua erregulatzeko espedientea- babestea bilatuz”.
Horren aurrean, enpresa batzordeko kideek berretsi dute ez dutela espedientea babestuko. “Administrazioak babestuko duen jakitea baino ez da falta orain”.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!