Tubacexeko langileak oinez abiatu dira Gasteizera beren lanpostuak defendatzeko
129 pertsonari eragiten dien enplegu-erregulazio espedientea martxan jarriko den egunean Tubacexeko langileak oinez abiatu dira ostegun honetan Gasteizko Legebiltzarrera.
Tubacexeko langileak greban Amurriotik Gasteizera oinez abiatu dira gaur eta ostiral honetan mobilizatuko dira Legebiltzarraren aurrean, hain zuzen ere.
Martxa 08:00etan abiatu eta arratsaldean goiz Murgiara iristea espero da, bertan ordu pare bateko atsedena hartuko dute Gopegirainoko bidea hartu aurretik.
Han gaua pasatu eta ostiralean 5:30ak aldera abiatuko dira Arabako hiriburura. 08:15ak aldera iristea espero dute eta Arriagako Atea kalean harrera egingo diete Gasteizko Legebiltzarrerako bidean.
Enpresa batzordeak ohar batean adierazi duenez, “ez da ezer aldatzen”. “Gure ildo berdina jarraitzen dugu, izan ere, ez ditugu kaleratuak eta gainerakoak bereizten. Guztiok jarraitzen dugu helburu eta ontzi berean: lanean hastea, kaleratze traumatikorik gabe “, gehitu du.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!