Tubacex Taylorreko langileek sei eguneko greba hasi dute, lan-hitzarmenaren alde
Uztailaren 19an hasi dute Artziniegako Tubacex Taylorreko langileek sei eguneko greba, lan-hitzarmenaren alde. Fabrikaren aurrean bildu dira lehenbizi, eta Artziniegako udaletxearen parera joan dira gero. 13:00etan aldiz, elkarretaratzea hasi dute Tubacexen Laudioko egoitzaren aurrean.
Uztailaren 20, 26, 27, 30 eta 31n ere egingo dute greba beharginek. Bihar Eusko Jaurlaritzaren aurrean arituko dira protestan, 11:00etatik 12:30era.
https://www.youtube.com/watch?v=XexH8nBfZH8
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!