Trebiñuren erabakitzeko eskubidea aldarrikatu du Gure Eskuk
Trebiñuko herritarrek bizi duten egoera "anakronikoa" salatu zuten atzo, igandean, egindako
Gure Eskuren hamargarren urteurreneko egitarauaren barnean, mendi martxa bat antolatu zuen Arabako Gure Eskuk igandean Trebiñun. “Euskal Herriak erabaki, Trebiñuk erabaki” lelopean abiatu ziren Mendizorrotzatik goizeko 9:30etan, eta Zaldiaran mendatea eta Arrieta mendia igaro ondoren Trebiñuko plazan elkartu ziren ekitaldia egiteko. Erdi Aroan ditu sustraiak Trebiñuko auziak eta biztanleei inposatutako erabaki “anakroniko” honi buelta ematera deitu zuten Gure Eskutik igandeko ekitaldian.
Trebiñuarrek erabakiak hartzeko daukaten “heldutasuna” goraipatu zuten antolatzaileek, eta bere etorkizuna erabaki dezakeen subjetu bakarra Trebiñuko biztanleria dela aldarrikatu zuten. Erantzukizun politikoak dituztenei eskatu zieten “eztabaida alderdikoiak alde batera utzi” eta herritarren eskakizunak asebetetzeko. Trebiñuko biztanleen bizitza erraztu eta arazo “enkistatu” hau askatzeko duten ardura nabarmendu zuten, “bizi garen garaiarekin bat etorriko den konponbide bat bilatzeko.
Gure Esku Arabaren aldarrikapenekin bat egin zuten Alternatiba, Elkarrekin Podemos, Eusko Alkartasuna eta Sortuk.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!