Trebiñuko barrendegiaren “berehalako integrazioa” aldarrikatu zuten larunbatean
Trebiñuko Ezker Abertzaleak elkarretaratzea egin zuen, barrendegiaren integrazioa aldarrikatzeko. Bertako biztanleek bizi duten ziurgabetasun egoera salatu zuten.
Arabako bihotzean kokatuta egon arren, Covid-19ari aurre egiteko Gaztela eta Leonek ezarritako neurrien menpe daude trebiñuarrak. Gaztela eta Leonek pairatzen duen gaixotasun tasa altuak segurtasun neurri berriak ekarri ditu eta eragin zuzena dute Trebiñuko barrendegian.
Trebiñuko Ezker Abertzaleak elkarretaratzea egin zuen larunbatean Trebiñuko plazan barrendegiaren “Arabarekiko berehalako integrazioa” aldarrikatzeko. Barrendegiko herritarrek bizi duten ziurgabetasun egoera salatu zuten: “Ez da justua, eta ez da normala, erakutsarazi nahi diguten hain herrialde demokrata izanda bizi garena, estatuak trebiñuarrok jasaten dugun arazoa konpontzeko biderik ez erakustea”.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!