The Anglo-Vasco-Navarro Railway Company Limited
Ziur zuetako asko ibili zaretela Vasco-Navarro trenaren ibilbidean oinez edo bizikletaz. Ziurrenera, Gasteiztik urtegira joan eta buelta, edo Estibalitzera joan-etorrian. Ba, gure aste honetako gonbidatuek, Inaxio eta Iñakik, bide honetan egin daitezkeen beste hainbat buelta proposatu dizkigute, eta kontu kurioso batzuk kontatu dizkigute. Tartean, trena martxan jarri zuen konpainiaren izen bitxia: The Anglo-Vasco-Navarro Railway Company Limited. Rock talde batentzat izen egokia, inondik inora.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!