Superbarriakeko zuzendaritzak atzera egin du: erretiratu egin du Enplegua Erregulatzeko Espedientea
Astearte gauez jakinarazi diete langileei.
Aiaraldea komunikabideak jakitera eman duenez, Superberriak supermerkatu kateko zuzendaritzak atzera egin eta Enplegua Erregulatzeko Espedientea erretiratu du.
Langileek irailaren 16han hasi zuten greba mugagabea, kaleratzeak gelditzeko. 70 pertsona utziko zituzten kalean. Laugarren greba egunaren hondarrean jakinarazi diete langileei zuzendaritzaren erabakia.
Superbarriakeko langileak Uvesco supermerkatu kateak subrogatuko ditu eta negoziazio mahaia osatuko dute Superberriaken zuzendaritzak, Uvesco konpainiak eta langileen ordezkariek, EEE-a indargabetuta. Gaurko greba bertan behera uzteko abisurik bidaltzeko tarterik gabe, mantendu egingo dute deialdia.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!