S.O.S. GAROÑA: 2019 arte zabalik?
Gari, Eguzkiko kidea, Zebrabidean.
PPko Gobernuak Garoñako zentral nuklearra 2019 arte irekita mantentzeko asmoa erakutsi du, baina erabakia ez da behin-betikoa. Zapaterok bizkor jokatu zuen, eta zentrala bere agintaldian behin-betiko itxi beharrean, ixteko erabakia baino ez zuen hartu, tartean hauteskundeak zeudela aurreikusita eta gobernu-aldaketa egoteko aukera guztiak zeudela jakinda; hala, PPko Gobernuaren gain utzi du Garoñako zentral zaharkituaren etorkizuna.
Gobernu berriak dio egin beharreko segurtasun-probak egin dituztela, eta zentrala beste hainbat urtez martxan aritzeko moduan dagoela; zentral nuklear batean izandako istripu batek eragingo lituzkeen ondorioak, ordea, neurtezinak dira, eta ez dira gutxi hori argitara eman duten txostenak.
Argi dago: Espainiako Gobernua diru-gose da: zentral berri bat martxan jartzea garestia da, oso; zahar bat mantentzea oso merkea eta etekin izugarriak ematen ditu (ondorioak ondorio, noski).
Araba Garoñarik gabe plataformak kontzentrazio isila egin zuen, urtarrilaren 14an, Herriaren hitza errespetatu: Garoña itxi orain lelopean, eta protesta gehiago egongo direla iragarri du. ADI!
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!