Solasaldia | Errepresioaren espirala
Ainhoa Etxaide eta Zigor Garrorekin.
Hego euskal herriko udal hauteskundeen kanpaina betean ginela, nazioartetik ikara areagotzen duten albisteak jaso ditugu. Erresuma Batuak migranteak hiru pisuko eta 90 metro luzeko itsasontzi batean sarrarazi nahi ditu. Batezbesteko garaje-plaza bat baino tamaina txikiagoko 222 gelatan 506 pertsona. Gizonezkoak bakarrik, eta, gutxienez, 18 hilabetez. 24 orduz zaintzapean izango dira itsasontzitik atera ez daitezen. Bestetik, Parisko Abokatuaren Ordenaren Kontseiluak Frantziako gobernuaren asmoak salatu ditu: Poliziak urrunetik edozein gailu elektronikotatik (telefono mugikorrak adibidez) soinua grabatu eta irudiak lapurtu ahal izango luke eta abokatu eta bezeroen arteko elkarrizketak entzun.
Estatu espainiarra ez da atzean gelditzen eta Europar Batasunean Whatsapp bezalako aplikazioei kriptazioa erabiltzea debekatu eta edozein hiritarren mezuak irakurri ahal izatea eskatu du.
Hauteskunde eguna baino lehen, kontu hauen inguruan aritu ginean solasean Ainhoa Etxaide eta Zigor Garrorekin.
Hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!