Segurtasun Sailak argitaratutako hainbat irizipide Legezkotasun Printzipioaren kontrakoak direla ondorioztatu dut AKAB abokatu taldeak
Ika-mika sortu zuen atzo Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak argitaratutako zenbait irizpide, besteak beste , kaleetan eta etxeetan 10 laguneko taldeak biltzea debekatuta geratzen zen. Askatasun Kolektiboetarako Abokatuek irizpide horiek Agintaritza Aldizkerietan jasotakoarekin bat ez datozela ondorioztatu dute.
Deskonfinamenduaren fase berriari ekin zitzaion atzo Hego Euskal Herrian, baina desberdintasunak nabariak dira Nafarroako eta EAEko irizipideen artean. Hain zuzen, Euskal Autonomia Erkidegoan aplikatzen hasi diren zenbait neurrik zer esana eman dute azken egunetan eta informazioa kontraesankorra ari da izaten askotan.
Zehazki talde txikietan bilkurak egiteko debekuak sortu du, besteak beste, ika-mika handiena. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak “Osasun Alarmaren Gainean Ertzaintza eta Herrietako Poliziek aplikatzeko irizpide berriak” plazaratu zituen eta bertan espreski azaltzen zen 10 laguneko taldetan biltzeko debekua.
Askatasun Kolektiboetarako Abokatuek (AKAB), irizpide horiek Lehendakariak maiatzaren 10ean argitaratutako 8/2020 Dekretuan xedatutakoarekin bat ez datorrela adierazi dute.
AKABek azpimarratu du Jaurlaritzaren Dekretua maiatzaren 9an Espainiako Osasun Ministeritzak argitaratutako SND/399/2020 Aginduarekin batera irakurtzea beharrezkoa dela. Osasun Ministeritzaren Aginduan xedatutako hainbat arau ez dira aplikagarriak izango EAEn, Lehendakariaren Dekretuak horrela jasota, estaerako; aretoen irekierari eta kirol instalakuntzen erabilerari dagozkienak.
Zirkulazio askatasunaren inguruko irizpideei dagokionean Lehendakariaren Dekretuak Osasun Ministeritzaren Aginduko 7. artikuluan jasotakoa biltzen du. Dekretuak ñabardura egiten du udalerrien arteko mugikortasunari dagokionean, arrazoi sozioekonomikoetara mugatuz. Gainontzekoan, Osasun Ministeritzaren SND/399/202 aginduan zehaztutakoa da indarrean dagoena.
Oinarri horretatik abiatuta AKABek zirkulazio askatasunari dagozkion Segurtasun Sailaren irizpideak Legezkotasun Printzipioaren kontrakoak direla ondorioztatu dute. Irizpideak “orain arte izandako jarreran sakontzea baino ez duela” uste du abokatu taldeak, “jendea nahastuz eta isun eta jardunbide polizialaren beldur obedientzia lortuz”.
“Kapitalismoaren eraso basatia jasaten ari garen honetan jendea isolatzea eta beldurtzeak irtenbide indibidualaren logika gailentzeko modua baino ez da” ondorioztatu dute.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!