Saul Curto (Amerika Latina Parte Hartuz): “El Maizalen urte batean ekoizten dutenarekin, venezolar guztien gosari bat bermatu dezakete”
Proiektu autogestionatuen tartean, Venezuelako El Maizal komunaren inguruan mintzatu gara.
Gaurkoan, Venezuelara jo dugu proiektu autogestionatuen bila eta horretarako Saul Curto izan dugu Hizpidean. Honek komunen inguruan hitz egin digu, horien jatorri eta ibilbideaz prozesu sozialistaren baitan eta El Maizal komunan zentratuz.
El Maizalek aurten 10 urte beteko ditu eta bere antolakuntza azaldu digu Saulek, bai administratibo, zein ekonomikoa. Horrela, formakuntza politikoko guneak izateaz gain, nekazaritza eta abeltzaintzan produkzio handia duten komunitateak direla erakutsi digu.
Bukatzeko, ostegunean, urriaren 24an, Errekaleor Auzo Askean egongo den hitzaldirako gonbidapena zabaldu digu, Altos de Lídice komunaren ingurukoa izango dena.
-
Hizpidea: Saul Curto (Amerika Latina Parte Hartuz): "El Maizalen urte batean ekoizten dutenarekin, venezolar guztien gosari bat bermatu dezakete"00:20:11
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!