Sarek manifestazioa deitu du Gasteizko jaien atarirako
Abuztuaren 3an izango da, Andra Mari Zuriaren plazatik abiatuta.
Aurtengo Gasteizko jaietarako manifestazioa deitu du Sare Herritarrak, salbuespen legediaren ezeztapena aldarrikatzeko.
Manifestazioa, jada martxan dagoen Korapiloak askatzeko unea da kanpainaren baitan kokatzen du Sarek.
Abuztuaren 3an, larunbatean, izango da mobilizazioa, 19:00etan, Gasteizko Jaiak ofizialki hasi baino egun bat lehenago. Hala ere, abuztuaren 2tik, ostiraletik, Gasteizko Txosnak irekita egongo dira.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!