SAREk antolatutako bizikleta martxa Arabatik igaroko da uztailaren 22an
SAREk bosgarren bizikleta itzulia antolatu du aurte, “Etxera bidea gertu!” lelopean. Ondoz ondoko hiru egunekoa izango da itzulia berriro ere, azken bi urteetan pandemiaren ondorioz ezin egin ostean.
Uztailaren 22an hasiko da Etxarrin (Nafarroa) eta Durangoraino (Bizkaia) joango da, Arabatik pasatuta. Agurainen izango da 11:30etan eta Gasteizko Foruen Plazan 13:30etatik 15:00ak arte.
Uztailaren 23an, Durangotik Azpeitira (Gipuzkoa), eta uztailaren 24an bide laburragoa egingo du, Azpeititik Donostiara. Amaitzeko, “ekitalditxo bat eta luntxa” izango dura hiriburura hurbiltzen diren horientzako.
Dagoeneko zabalik dago izena emateko aukera link honetan: https://sare.eus/bizikleta-itzulia
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!