Red Iron Squad eta Sexty Sexers banden kontzertua bertan behera geratu da
Bertan behera geratu da larunbat honetan Gasteizko Gaztetxean Sexty Sexers eta Red Iron Squad bandek eskaini behar zuten kontzertua, Muinoko Hotsak egitasmoko antolakuntzak horrela erabakita.
“Pena eta dolorez” iragarri zuten bart gauean Muinoko Hotsak ekimeneko kideek Red Iron Squadek eta Sexty Sexersek eskaini behar zuten kontzertua bertan behera uzteko erabakia.
Covid-19 gaitzaren hedapenaren aurrean hartzen ari diren prebentzio neurrien baitan erabaki zuten Gazteizko Gaztetxeak eta Hala Bedi Irratiak elkarlanean antolatutako kontzertua beste baterako uztea. Sarreren dirua Hala Bedi tabernan bertan itzuliko dela azaldu zuten.
Penaz eta dolorez iragarri behar dizuegu
RED IRON SQUAD & SEXTY SEXERS-en kontzertua bertan behera utzi beharko dugula.
Beste batean beharko du izan. pic.twitter.com/Xzlp6EYGpi— Muinoko Hotsak (@MuinokoHotsak) March 11, 2020
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!