Protesta egin dute Gaubean makroproiektu energetikoen aurka
"Arabako Haranak ez daude salgai" aldarrikatuz bildu ziren atzo Gaubean. Solariak eta beste makroproiektu batzuek lurraldea "kolonizatu" eta balio agrologiko handiko lursail zein herri-lurrak desjabetzen dituztela salatu dute.
Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren pasa den astean Solariaren hemeretzi proiektu. Horietako hamabi Arabako Haranetan proiektatzen dira: Gaubea, Lantaron, Erriberagoitia, Erriberabeitia, Berantevilla eta Zanbranan besteak beste. Proiektu hauek dagoeneko beste enpresa batzuek proiektatzen dituztenei eta dagoeneko izapidetuta daudenei gehitu behar zaiela salatu dute antolatzaileek.
Solaria enpresak 50 MW-eko instalazioak proiektu bakar bezala aurkeztu beharrean proiektu bereizi gisa aurkeztea “lege-iuzurra” dela diote. Kolektiboek salatu dute inolako kontrol administratibo esanguratsurik gabe proiektuak aurrera atera ahal izateko aurkeztu dutela plan zatikatua.
Makroproiektu hauek garatu nahi diren lurrak balio agrologiko handia dutela azaldu dute eta gaineratu dute horietako asko jabetza komunaleko herri-lurrak direla. Diotenez, “Solariak errepikatu egiten du jabeen eta eragindako administrazio-batzarren baimenik ez duten proiektuetan lurzatiak eta herri-lurrak sartzeko modus operandia; horrek helburu bakarra izan dezake: lursail horiek desjabetzea”. Gaineratu dute, Tapia Legea edo Ingurumen Babeserako legeak indargabetu direla “Trantsizio Energetikoari” eta “Klima Aldaketari” buruzko Legearen mesedetan, “berriztagarrien hedapen masiboa” bultzatzeko.
Prentsa oharrean azaldu dute proiektu hauek ez direla trantsizio energetiko baten emaitza, diotenez, Solaria eta Ekienearen helburua “negozio egitea” da. Ekieneak Kontratu bat egin du Merlyn datu zentroarekin eta Solariak berriz 100km-ko goi-tentsioko linea bat proiektatzen du Zierbenan energia ebakuatzeko eta bertan, Repsolek, 100MWko elektrolizagailu bat eraikiko du. Handik oso gertu dago Bizkaiko Golkoko interkonexio elektrikoa eta badirudi proiektu hauek energia esportatzeko bideratuak daudela.
Añanako Kuadrillako udalek osoko bilkuretan mozioak onartu zituzten makroproiektu fotovoltaikoei aurre egiteko. Antolatzaileek diotenez “orain, dokumentu horietan jasotakoa praktikan jartzeko eta gure udalerriak defendatzeko unea da”. Herritarrak mobilizatzeko deia zabaldu eta proiektu hauen aurrean eta lurraldearen defentsan antolatzeko aldarria egin dute.
Ate birakariak
Zuzenean kritikatu dituzte Eusko Jaurlaritza eta Arabako Foru Aldundiaren paperak eta Solaria enpresarekin duten harremana. Ate birakariak salatu dituzte eta esan dute “argi dagoela hemen dagoen trantsizio bakarra besaulki batzuetatik besteetarako trantsizioa dela”. Álvaro Sáenz Solaria Basque Countryko zuzendari izan zen eta orain Energiaren Euskal Erakundeko Proiektu eta Berrikuntza zuzendari izendatu dute. Bestalde Borja García Ochoa Solariako lege aholkularia zena gaur egun Araba Garapen Agentziako zuzendaria da.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
